2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

GABONETAN ERE... MUNDUA GURE ESKUETAN!

Hemen duzue berriz ere Aste Berdean dantzatu eta abestutako kanta. Gabonetan ere gurekin izango dugu... ez ahaztu!



HAU TAPOI PILA!

Eskerrik asko denei iazko tapoi-bilketan parte hartzeagatik! Jaso genituen tapoiak Enaitz izeneko mutiko bati eman dizkiogu. Ezagutu nahi? Bisitatu bere web-orria:

ENAITZ LAGUNDU
Etorkizun hobe bat Enaitzentzat.

Eta aurten ere jarraitu zuen tapoiak biltzen eta ikastolara ekartzen: MILA ESKER eta ANIMO!

2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Errudunik eta zigorrik gabe itxi dute "Prestige" auzia!

Egunkarian irakurri ahal izan genuen berria joan den astean.

Zuetako asko haur txikiak zineten orduan... edo agian oraindik ez zineten jaio! Horrexegatik, ikus ezazue bideo hau. Horrelako gauzak ezin ditugu ahaztu, ahaztura ez dadila izan horrelako zerbait berriz gertatzeko aitzakia!

Klima aldaketak ba al du eraginik Haiyan ekaitzaren sorreran?

Azken asteetan gora egin du Haiyan ekaitzak eragindako hildakoen kopuruak. Hunkigarria izan zen benetan Filipinetako ordezkariak Polonian ospatu zen klima aldaketari buruzko goi-bileran esandakoa. Bideoa ikusi ez baduzu, hemen duzu aukera. Entzun, irakurri eta hausnartu!

2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena