2018-2019 ikasturteko gaia AZTARNA EKOLOGIKOA da.

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

ELKARTRUKEA: JOSTAILUAK LHn

LHkoek jostailuak elkar trukatzeko aukera izango duzue 
ASTE BERDEan.

http://i.blogs.es/ef316b/juguetes-ikea-menos-diez-euros/original.jpg

ASTE BERDEA 2015

Ginkana (DBH1-LH1; DBH2-LH5; DBH3-LH3; DBH4-LH4; LH6-HH), 
Ikastolaren Diagnosia (LH), 
Auzoen Diagnosiak (DBH), 
Hamaiketako osasuntsua (LH-DBH1), 
"Soñando Olas" Dokumentala (LH-DBH)

DBHko egitaraua hemen.

Tapoiak eta erabilitako boligrafoak

Gaixotasun arraroak dituztenak laguntzeko plastikozko tapoiak eta erabilitako boligrafoak DBHko txoko berdean utzi ditzazkezue.
Mila esker!

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

AZTERKOSTA DBH4 NATUR

DBH 4.mailako Natur Zientzietako ikasleek parte hartzen ari dira AZTERKOSTA programan.

Ikastola ondoko itsasoaren uraren kalitatea neurtu beharko dute, hainbat analisi eginez (nitratoak, fosfatoak, bakterioak, pH-a...).
Horrez gain ingurunearen biodibertsitatea eta gizakiaren eragina aztertuko dute ere.
Hau da ingurunea, Ilurgita edo Murgita senaia:

Illurgita o Murgita

https://www.google.es/maps/@43.3295323,-1.9498986,15z/data=!5m1!1e4


2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

DBHKO A21 TALDEA AUZOAK AZTERTZEN.



ONGI ETORRI 15-16 IKASTURTE BERDERA.


Ikasturte honetako gaia HIRI JASANGARRIA da. Urtean zehar hainbat ekintza burutuko ditugu:
inguruko auzoen diagonosia eta hausnarketa, aste berdea, gabonetako kanpaina, azterkosta, kontsumobide tailerrak...

Entzun nolakoa zen Altza 60. hamarkadan Joan Mari Irigoienen hitzetan:

http://www.ahotsak.eus/donostia/pasarteak/don-130-003/

2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Eskola Jasangarria agiria jaso dugu lehendakariaren eskutik

Asteazkenean, Ekainaren 2an, Busturian izan ginen, Madariaga Dorretxean. Bertan, Eskola Jasangarria agiria jaso genuen lehendakariaren eskutik. Horrez gain, IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena ere egin ziguten. Iraunkortasuneko Eskolen sarearen helburu nagusia beste eskola eta herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea da. Argazkian, Oier Martinez ikus dezakegu, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Ana Oregi eta Cristina Uriarte sailburuen zorionak jasotzen.




2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

UDAL FOROA 2015

UDALETXEAN IZAN GARA!

Asteazkenean, maiatzaren 13an, Agenda 21eko zenbait ordezkari Udaletxean egon ziren. Bertan Juan Karlos Izagirre alkateari eta Jon Albizu mugikortasun zinegotziari urtean zehar egindako lanaren berri emateaz gain, hainbat eskaera egin zietan. Guztia dekalogo bat ere jasotzen duen txosten batean plazaratu da.

Hemen dituzue Manex, Katixa, Maider, Aimar, Udane, Aiora, Aratz eta Oier!









2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

URAREN EGUNA

Aurten ere uraren eguna ospatuko dugu Ikastolan. Martxoaren 22a jai denez, 17a aukeratu dugu gure ekimena aurrera eramateko. Martxoaren 17an denok bilduko gara futbol zelaian eta tanta handi bat osatuko dugu! Gainera, ur tantarik ere bota gabe eraman beharko dute gure ordezkariek ura tantaren mutur batetik bestela. HERRI AMETSA ERE TANTAZ TANTA!


Ura = OSASUNA
Esku garbiek zure bizitza salba dezakete.

Ura = NATURA
Ekosistemak uraren zikloaren bihotzean daude.

Ura = URBANIZAZIOA
Astero, milioi bat pertsona hirira joaten da bizitzera.

Ura = INDUSTRIA
Ur gehiago erabiltzen da auto bat fabrikatzeko, igerileku bat betetzeko baino.

Ura = ENERGIA
Ura eta energia ezin bana daitezkeen lagunak dira.

Ura = JANARIA
Bi xerra produzitzeko 15000 litro ur behar da.

Ura = BERDINTASUNA
Egunero emakumeek milioika ordu ematen dituzte ura batetik bestera eramaten.

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Aurtengo diagnostikoaren emaitzak

Hemen duzue aurten MUGIKORTASUNA gaiarekin lotuta, DBHn egindako diagnostikoaren berri. ADI! Datu interesgarriak daude eta!

KONTSUMO DATUAK

Begiratu honako aurkezpena: iazko eta aurtengo kontsumo datuen berri izango duzue. Interesgarria benetan!


2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Martxoaren 22an uraren eguna

Gogoratu datorren hilabetean uraren eguna ospatuko dela, 22an hain zuzen. Klik egin azpiko irudian eta egun horri buruzko hainbat argibide eta material eskuratu ahal izango duzue.

EGIN KLIK!


2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

Kartel berriak

EGIN KASU KARTEL BERRIEI!

Ongi berziklatzeko, egin kasu, mesedez, kokatu berri ditugun kartelei. 

Gogoratu: DenOK!!