2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

10 ideia txoro mundua pozik egoteko!




Aurtengo Aste Berdean Haur Hezkuntzako haurrei bururatutako ideiekin osatutako dekalogoa da. 

Mila esker Dieste familiari: zuen laguntzarik gabe ez genukeen horren bideo polit eta zororik osatuko!

2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

EGUN BERDEA ostiralean Herri Ametsa Ikastolan!

Egun Berdea ospatu genuen Ikastolan joan den ostiralean. DBH eta HHko haurrek oinatz erraldoia sortu zuten. Hemen argazkia!


2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea

2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

HEGAZTIEN EGUNA

Hegaztien nazioarteko eguna dela eta Uliako Interpretazio Zentruan ekintza interesgarria pretatu dute astebururako. Anima zaitezte!

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Baratzea garbitzen

Gaur DBHko Patruila Berdeko kideak baratzea garbitzen aritu dira, eta bai fin ibili ere! Eskerrik asko, Israel eta Lierni!


2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Ongi etorri ikasturte berrira!


Familia agurgarriak,

Aurten ere gogotsu ekin diogu Agenda 21 talde sustatzaileko kideok ikasturteari, gure ikastola eskola jasangarriagoa egin asmoz.
Helburu hori betetzeko zuen laguntza eta lankidetza ezinbestekoak zaizkigu. Horregatik eskatu nahi dizuegu geureak ditugun balioak zeuenak ere egin eta seme-alabekin parteka ditzazuen, hala nola, kontsumoaren murrizketa, berrerabilpena, birziklatzea, hondakinen kudeaketa egokia, zaborrontzi ezberdinen erabilera zuzena, eta abar.
Bestetik, gutun honen jomuga ikasturteko gaiaren berri ematea ere bada: aurten AZTARNA EKOLOGIKOA landuko dugu, hau da, lurralde bateko populazioak bere kontsumo beharrak asetzeko behar duen azaleraren zenbatekoaz arituko gara. Labur esanda, demagun planetan bizi den pertsona bakoitzari 1,8 hektarea lur dagokiola. Populazioaren zati batek hektarea gehiago kontsumitzen badu, arazoak izango ditugu, ez baitago nahikoa planeta kontsumo hori asimilatzeko.
Ikasturtean zehar, beraz, zuen seme-alabak aipatu gaiaren inguruan lanean ikusiko dituzue: diagnostikoa egingo dute, emaitzak aztertuko dituzte eta ekintza plana jarriko dute martxan.
Geure gogoa da egiten duten hura zuen esku jartzea, eta horretarako ez ahaztu ikastolara bazatozte Agenda 21i dagozkion Txoko Berdeetan kuxkuxean ibili eta gure bloga bisitatzea.

A21 Talde Sustatzailea

Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Aztarna_ekologiko

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

ESKOLA FOROAK


Apirilaren 18 eta 19an, Herri Ametsa Ikastolako Agenda21eko LH eta DBHko ordezkariak Cristina-Enean bildu dira ikasturtean zehar hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaerak aurkezteko. Hona hemen guztiak:

KONPROMISOAK:


1. Kanpotik datozen umeei euskaraz hitz egiten erakutsiko diegu.

2. Desberdintasuna aberasgarria da eta beraiengandik ikasten saiatuko gara.

3. Pertsona guztiak berdin tratatuko ditugu nahiz eta beste kultura batekoak izan.

4. Hiri-ondarearen balioaz ohartzen saiatuko gara, ez soilik eraikuntzen eremuan, baita, esaterako, hiriko paisaia eta parkeei dagokienez ere: elkarbizitza bideratzen dutelako eta nor garen ulertzen laguntzen dutelako.


5. Jarrera baztertzaile eta arrazistak ekidingo ditugu: inguruan daukagun eta desberdina den horrekiko errespetuz eta jakin-minez jokatuko dugu.

6. Ikastola mailan, Harrera Plana berrikusi eta kultura aniztasun zein kulturartekotasun kontzeptuak dokumentuan kontuan hartzen direla bermatu.

UDALARI ESKAERAK:
1. Laguntza gehiago eta baliabide gehiago kanpotarrak euskara ikas dezaten.
2. Espazio bat ireki familia eta kultura desberdinen arteko trukea egin ahal izateko.


3. Bizi-baldintza hobeagoak edukitzeko, etxebizitzak,diru laguntzak… bermatzea.



4. EHOPB dokumentua, hau da, Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia, aldian-aldian berrikusi, eguneratu eta bertan adierazitakoa errespetatzea.

5. Besteak beste, kultura aniztasun eta kulturartekotasunean lan egiten duten elkarteak babestea: azpiegitura eta baliabideak haien esku jarriz eta haien lanak oihartzuna duela ziurtatuz.


6. Donostia kultura aniztasun eta kulturartekotasunarekin konprometitua dagoen hiria izan dadin, kontzeptuok bultzatzen dituen jarduera plan bat osatzea eta plan hori aurrera eramaten dela bermatuko duen aurrekontu-sail bat egotea.





2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Eskerrik asko beste behin ere!


Eskerrik asko zuen laguntzagatik! 
Elikagai andana bildu dugu eta Piztu Itxaropena karabanak Saharara eramango ditu.