DBH 2. zikloa
Konpromisoen
atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Urrunera joan gabe, gure ingurua ezagutuz egingo dugu “turismoa”.
- Paper eta kartoi gutxiago kontsumituko dugu, zenbat eta zuhaitz
gehiago hobea baita.
- Bota aurretik, gauzak konpontzen saiatuko gara.
Eskolak hartu dituen
konpromisoak:
- Baratzea sortzea eta bertan konpostagailua jartzea.
- Garbiketa kanpainak egitea gure ikastolaren ingurua zaintzeko.
- Ikastolaren ingurua ezagutzeko irteerak bultzatzea.
Eskolatik kanpo proposaturiko
konpromisoak:
- Etxean, Donostian ekoiztutako barazki eta elikagaiak kontsumitzen
saiatuko gara.
- Etxean, bertako baserritarren produktuak kontsumitzearen alde egingo
dugu.
- Oinez ibiltzen, bizikletak erabiltzen eta garraiobide publikoan
bidaiatzen saiatuko gara.
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen
arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3
ziklo bakoitzeko):
1.- Donostiak duen lurzoru
urbanizaezina zaintzea, hori baita Donostiak duen gasa xurgatzaile handiena.
2.- Donostiako baserriak
diruz lagundu, sortzen diren produktuak saltzeko aukerak emanez.
3.- Donostia ekohiria edo
hiri jasangarria izatea nahi dugu: horretarako gure udalak Europako hiri
berdeak bisitatu eta ideiak ekartzea nahiko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina