2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

2019-2020 ikasturteko buletina

Hemen daukazue 2019-2020 ikasturtean egindako lanaren berri ematen duen buletina. Emaiozu begiradatxo bat! Hori da lan andana egindakoa! Egin klik argazkian buletina irakurtzeko.



2019-2020 ikasturteko udal foroa ordezkatu zuen bideoa


Hemen duzue iazko udal foroa ordezkatu zuen bideoa. 
Donostiako hainbat ikastetxeetako ikasleen proposamenak aurkituko dituzue.. eta baita alkatearen erantzuna ere!




 

2020(e)ko irailaren 15(a), asteartea

15. helburua landuko dugu: LEHORREKO BIZITZA, BASOA

 Lehorreko bizitzari dagokion helburua da aurten landuko duguna. BASOen inguruan arituko gara buru-belarri.




ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

Hemen gaituzue berriz, ingurumenaren lagunak!

Pozik eta baikor ekin diogu ikasturte berriari. 

Aurtengoan, hainbat berrikuntzarekin gatoz. Ikusi al duzue gure logo berria? Izena ere aldatu dugu: ez gara Agenda21... Agenda2030 baizik!

Bestetik, GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK izango ditugu lanerako oinarri. Haiek ezagutu nahi? Begira, azpian duzu irudia: