2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
DBHko ikasleak eskolen arteko foroan
DBHko ikasleak eskolen arteko foroan parte hartu dute eta bertan Udalari egindako proposamenak plazaratu dituzte. Hurrengo hitzordua Maiatzaren 15ean izango da, Udal Foroan.
2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena
ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 2. zikloa
Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:
Konpromisoen
atala
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
DBH 2. zikloa
Konpromisoen
atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Urrunera joan gabe, gure ingurua ezagutuz egingo dugu “turismoa”.
- Paper eta kartoi gutxiago kontsumituko dugu, zenbat eta zuhaitz
gehiago hobea baita.
- Bota aurretik, gauzak konpontzen saiatuko gara.
Eskolak hartu dituen
konpromisoak:
- Baratzea sortzea eta bertan konpostagailua jartzea.
- Garbiketa kanpainak egitea gure ikastolaren ingurua zaintzeko.
- Ikastolaren ingurua ezagutzeko irteerak bultzatzea.
Eskolatik kanpo proposaturiko
konpromisoak:
- Etxean, Donostian ekoiztutako barazki eta elikagaiak kontsumitzen
saiatuko gara.
- Etxean, bertako baserritarren produktuak kontsumitzearen alde egingo
dugu.
- Oinez ibiltzen, bizikletak erabiltzen eta garraiobide publikoan
bidaiatzen saiatuko gara.
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen
arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3
ziklo bakoitzeko):
1.- Donostiak duen lurzoru
urbanizaezina zaintzea, hori baita Donostiak duen gasa xurgatzaile handiena.
2.- Donostiako baserriak
diruz lagundu, sortzen diren produktuak saltzeko aukerak emanez.
3.- Donostia ekohiria edo
hiri jasangarria izatea nahi dugu: horretarako gure udalak Europako hiri
berdeak bisitatu eta ideiak ekartzea nahiko genuke.
ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 1. zikloa
Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:
Konpromisoen
atala
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
DBH 1. zikloa
Konpromisoen
atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Etxeko tresnak erabiltzean efizienteak izaten saiatuko gara:
arropa-garbigailuak ongi betetzen, hozkailuan gauza beroak ez sartzen,
tenperatura baxuko programak erabiltzen…
- Bateria bete bezain pronto kenduko dugu mugikorraren kargagailua,
energia aurrezteko.
- Gure erosketak gertuko dendatan egingo ditugu, ahal bada, autoa
geldik utzita: bertan bertakoa erosiko dugu.
Eskolak hartu dituen konpromisoak:
- Argindarraren kontsumoa murrizteko, mugimenduarekin piztu eta
itzaltzen diren argiak jartzea.
- Erosketa berdearen plana osatzea.
- Ikastolan antolatzen diren festa eta ekitaldietan, egon daitezkeen
ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak aurreikusi eta ekiditea.
Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
- Etxean,
ahal denean, arropa kanpoan zabaldu eta lehortzen utziko dugu, lehorgailua
ahalik eta gutxien erabiliz.
- Etxean, ez
ditugu tresnak stand-by egoeran utziko, guztiz itzaliko ditugu, entxufea
ateraz.
- Ahal dugun
guztietan, garraio publikoa erabiliko dugu edo bizikletaz joango gara batetik
bestera.
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen
arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3
ziklo bakoitzeko):
1.- Sarera instalazio
fotovoltaiko gehiago konektatzea (txostenak 25 zeudela zioen).
2.- Garraiobide publiko
elektrikoak bultzatzea, autobus elektriko gehiago ekartzea (Dbus).
3.- Herri
Ametsa Ikastolaraino igoko den autobus zerbitzu publikoa martxan jartzea.
ESKOLEN ARTEKO FOROAK LH
Gaur ospatuko da Cristina Enean LHri dagokion Eskolen Arteko Foroa. Hona hemen gure ikasleek hartutako konpromisoak eta Udalari egingo dizkioten eskaerak:
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
1.ZIKLOA: Eskola
bidea programan sartzea,jendea oinez etortzera animatzea.
2.ZIKLOA: Dutxa
laburragoak egin, hortzak eta eskuak garbitzerakoan iturria itxi
3.ZIKLOA: Zabor
gutxiago sortzen saiatuko gara eta erosi baino lehen bi aldiz pentsatuko dugu.
Eskolak hartu dituen konpromisoak:
Hondakin
proiektuan sartu gara eta orain zabor organikoa ere eramaten dute. Konposta
egiten dugu.Elektrizitatea murrizteko sistema berria jarri da ikastolan. Erosketa
berdeko apustuaren alde egingo du.
Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
Guraso-eskolak egin familiak arazo horiez kontzientzia hartzeko.
Udalari
zuzenduriko ekarpenak
Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen
arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak hauek dira:
1.zikloa: Telebistan iragarkiak jarri, buzoietan
propaganda bota.
2.zikloa: Hiriko hoditeria egoera onean mantentzea,
iturrietako sistemak itxiera mekanismo azkarragoak izatea.
3.zikloa: Zaborrontziak konpondu zuloak txikiegiak
baitira, zaborrotzi gehiago jarri eta gehiagotan hustu.
2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala
Plastikoa itsasoan...
Hona hemen ikasle batek gurekin partekatutako bideo. Ikaragarria! Beldurgarria!
Klikatu argazkian bideoa ikusteko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)