2024(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

ZENBAT ENERGIA KONTSUMITZEN DUGU IKASTOLAN?

LHko ekoliderrak iaz bezela hilero-hilero ikastolako fakturak ikertzen ditugu zenbat energia kontsumitzen dugun jakiteko eta kontsumo hori gutxitzen saiatzeko. Ateratako emaitzak portxeko txoko berdean jartzen ditugu, ikusi dituzu?

AUZOA PIZTU

Aurten, inguruko ikastetxeekin batera auzoan energia nola erabiltzen den aztertuko dugu. Gainera, ondo argiztatuak ez dauden eremu ilunak detektatuko ditugu eta udaletxeari esango diogu konpon ditzan. Galdezka arituko gara, adi!

2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea

MIKROKLIMA PROIEKTUA MARTXAN

Eskoletako Urmael Sarearekin batera Mikroklima proiketuan parte hartuko dugu. Ikastolako irakasleak EHUn izan ziren Aranzadi eta Neikerreko adituengandik ikasten.

2023(e)ko irailaren 7(a), osteguna

2023-24 IKASTURTEA MARTXAN

Ikasturtea gogotsu hasi dugu ikastolan. Eskolako Agenda 2030 taldea gogotsu eta ilusioz hasi da aurtengo ekintza plana txukuntzen. Adi, berri mordoa dugu eta!

2023(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA BERRIZTEA LORTU DUGU!

Ikas komunitate osoaren inplikazioarekin "Eskola Jasangarria" ziurtagiria berriztea lortu dugu! Eskerrik asko jasangarritasunaren alde lan egiten duzuen guztioi!

2023(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

ESKOLARTEKO FOROA 2023 (LH)

Apirilaren 19an LHko 6 ikasle eskolarteko forora joan ginen. Bertan beste eskoletako haurrekin egindako lanaz, hartutako konpromisoez eta udalari egin nahi dizkiogun eskaerez aritu ginen. Begira argazkiak! LHko ekoordezkariak

2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

HONDAKINAK

Zenbaitetan, zalantzak izaten ditugu gure hondakinak zein zakar ontzitara bota behar ditugun erabakitzeko orduan. Urtero bezala, aurten ere birziklatzeko irizpideak eta aholkuak errepasatu ditugu. Ikusi dituzue kartel berriak? Lan bikaina DBHko ordezkariak, bejon deizuela! Begira gure HHko txikitxoak, primeran ari dira!

TXIMELETEN SANTUTEGIA BERRITZEN

Kaixo! Baserriko ahuntzekin izandako arazoen ondoren Tximeleten Santutegi berria diseinatu dugu. DBH diseinu eta muntaia egin ondoren LH3koak landaketak egiten aritu dira. Landare usaintsuak eta azak prest daude, loreak falta zaizkigu. Zeinen bizileku dotorea duten orain!

2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

HAZI BERRI ZUHAITZ LANDAKETA

Aurreko ostegunean joan ginen Altzara zuhaitzak landatzera. Donostiako landare mintegiko lagunek lagundu ziguten. Orain pistolen zelaia basoa izango da, super pozik gaude!
LH6 Irune Gomez

EKOLIDERRAK TOPERA!

Ikastolako energia aztertzen ari gara LH5 eta LH6koak. Idazkaritzakoak zoratu ditugu baino baditugu datu guztiak. Lan ta lan ari gara, begira!!!!
LH5 Izaro Mora

2023(e)ko otsailaren 20(a), astelehena

LANDARE ETA INTSEKTUEN BABESGUNEAK

Lagunok! Berriro gertatu da! Baserriko hauntzak ikastolan sartu eta babesgunean hazten ari ziren landareak zapaldu eta jan dituzte! Gainera, tximeleten santutegian landatu genituen azak ere jan dituzte! Triste gaude, datorren asteko ekolider bileran ikusiko dugu nola konpondu. Ideiarik baduzue zuen gelako ordezkariari esan.

2022(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

HAZIBERRI PROIEKTUA

Donostiako Udalari laguntzen aritu dira 5.mailakoak Cristina Enea fundazioko lagunek antolatutako HAZIBERRI proiektuaren barnean. Hirian zehar egingo diren zuhaitz landaketak egiteko haziak biltzen eta ereiten aritu gara. Udaberrian landaketak egitera itzuliko gara. Zergatik da garrantzitsua bertako zuhaitzen hazietatik ateratako zuhaitzak landatzea? Bertako klimara egokituak daudelako eta gaixotasunen aurrean hobeto erantzuten dutelako. Eskerrik asko Cristina Enea Fundazioa eta Parque eta Lorategi Saila.

2022(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

EGUN BERDEA 2022

Agenda2030ko ordezkariak bihurrikeriak egin ditugu gaurkoan. Ikastolara iristean argindarra moztu dugu. Aukera polita izan da elektrizitaterik gabe egoteak dauzkan eraginak bizitzeko! Ondoren, aspaldiko partez, ikastolako ikasle guztiak futbol zelaian bildu gara hostoekin "HERRI AMETSA ENERGIAREKIN BAT" mezua osatzeko, bikaina izan da! Arratsaldean ekoliderrak lanean jarraitu dugu eta gelaz gera aritu gara aurtengo gaia aurkezten eta hausnartzen. Eskerrik asko erakutsi duzuen energiagatik! HERRIA AMETSAK BADU ENERGIA!

2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

BADATOR EGUN BERDEA!

Kaixo lagunak, 6.mailako ekoliderrak gara eta berriak ditugu zuentzat: Aurten bai! Azken urte nahasien ondoren bueltan da denok batera ospatuko dugun EGUN BERDEA! Egun berezia izango da dudarik gabe, denon artean hausnartuko dugu energiaren inguruan. Adi geletan, ekoliderrak joan gara zuengana egunaren xehetasunen berri ematera.

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

ZER DA POBREZIA ENERGETIKOA?

Gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu etxean tenperatura egokia izateko, nahiz eta ez dakigun zehazki Euskal Herrian zenbat dauden egoera horretan. Ez eta, egia esatera, zein tenperatura den egokiena etxe barrurako ere. Gai interesgarria lantzen du Argiak ondorengo erreportaiean.
Erreportaia irakurtzeko zanpatu HEMEN