2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

DBHko ikasleak eskolen arteko foroan

DBHko ikasleak eskolen arteko foroan parte hartu dute eta bertan Udalari egindako proposamenak plazaratu dituzte. Hurrengo hitzordua Maiatzaren 15ean izango da, Udal Foroan.






2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 2. zikloa

Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:

DBH 2. zikloa

Konpromisoen atala

Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Urrunera joan gabe, gure ingurua ezagutuz egingo dugu “turismoa”.
- Paper eta kartoi gutxiago kontsumituko dugu, zenbat eta zuhaitz gehiago hobea baita.
- Bota aurretik, gauzak konpontzen saiatuko gara.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:
- Baratzea sortzea eta bertan konpostagailua jartzea.
- Garbiketa kanpainak egitea gure ikastolaren ingurua zaintzeko.
- Ikastolaren ingurua ezagutzeko irteerak bultzatzea.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
- Etxean, Donostian ekoiztutako barazki eta elikagaiak kontsumitzen saiatuko gara.
- Etxean, bertako baserritarren produktuak kontsumitzearen alde egingo dugu.
- Oinez ibiltzen, bizikletak erabiltzen eta garraiobide publikoan bidaiatzen saiatuko gara.


Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3 ziklo bakoitzeko):

1.- Donostiak duen lurzoru urbanizaezina zaintzea, hori baita Donostiak duen gasa xurgatzaile handiena.

2.- Donostiako baserriak diruz lagundu, sortzen diren produktuak saltzeko aukerak emanez.

3.- Donostia ekohiria edo hiri jasangarria izatea nahi dugu: horretarako gure udalak Europako hiri berdeak bisitatu eta ideiak ekartzea nahiko genuke.

ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 1. zikloa

Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:

DBH 1. zikloa


Konpromisoen atala


Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Etxeko tresnak erabiltzean efizienteak izaten saiatuko gara: arropa-garbigailuak ongi betetzen, hozkailuan gauza beroak ez sartzen, tenperatura baxuko programak erabiltzen…
- Bateria bete bezain pronto kenduko dugu mugikorraren kargagailua, energia aurrezteko.
- Gure erosketak gertuko dendatan egingo ditugu, ahal bada, autoa geldik utzita: bertan bertakoa erosiko dugu.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:
- Argindarraren kontsumoa murrizteko, mugimenduarekin piztu eta itzaltzen diren argiak jartzea.
- Erosketa berdearen plana osatzea.
- Ikastolan antolatzen diren festa eta ekitaldietan, egon daitezkeen ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak aurreikusi eta ekiditea.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
- Etxean, ahal denean, arropa kanpoan zabaldu eta lehortzen utziko dugu, lehorgailua ahalik eta gutxien erabiliz.
- Etxean, ez ditugu tresnak stand-by egoeran utziko, guztiz itzaliko ditugu, entxufea ateraz.
- Ahal dugun guztietan, garraio publikoa erabiliko dugu edo bizikletaz joango gara batetik bestera.




Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3 ziklo bakoitzeko):

1.- Sarera instalazio fotovoltaiko gehiago konektatzea (txostenak 25 zeudela zioen).

2.- Garraiobide publiko elektrikoak bultzatzea, autobus elektriko gehiago ekartzea (Dbus).

3.- Herri Ametsa Ikastolaraino igoko den autobus zerbitzu publikoa martxan jartzea.


ESKOLEN ARTEKO FOROAK LH

Gaur ospatuko da Cristina Enean LHri dagokion Eskolen Arteko Foroa. Hona hemen gure ikasleek hartutako konpromisoak eta Udalari egingo dizkioten eskaerak:


Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:

1.ZIKLOA: Eskola bidea programan sartzea,jendea oinez etortzera animatzea.
2.ZIKLOA: Dutxa laburragoak egin, hortzak eta eskuak garbitzerakoan iturria itxi
3.ZIKLOA: Zabor gutxiago sortzen saiatuko gara eta erosi baino lehen bi aldiz pentsatuko dugu.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:

Hondakin proiektuan sartu gara eta orain zabor organikoa ere eramaten dute. Konposta egiten dugu.Elektrizitatea murrizteko sistema berria jarri da ikastolan. Erosketa berdeko apustuaren alde egingo du.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:

Guraso-eskolak egin familiak arazo horiez kontzientzia hartzeko.



Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak hauek dira:

1.zikloa: Telebistan iragarkiak jarri, buzoietan propaganda bota.
2.zikloa: Hiriko hoditeria egoera onean mantentzea, iturrietako sistemak itxiera mekanismo azkarragoak izatea.
3.zikloa: Zaborrontziak konpondu zuloak txikiegiak baitira, zaborrotzi gehiago jarri eta gehiagotan hustu.


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Plastikoa itsasoan...

Hona hemen ikasle batek gurekin partekatutako bideo. Ikaragarria! Beldurgarria!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko.