2018-2019 ikasturteko gaia AZTARNA EKOLOGIKOA da.

2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

BADATOR ASTE BERDEA!

Kaixo denoi! Zer moduz doakizue hilabetea? Urria behar bezala amaitzeko, datorren astean ASTE BERDEA ospatuko dugu! Urtero bezala, hainbat ekintza egingo ditugu. Askok aurtengo gaia izango dute oinarri, MUGIKORTASUNA, alegia. Baina izango dugu bestelakorik ere, baratz/lorategi esekia egiteko asmoa baitugu. A! Eta ez ahaztu: ostiralean BERDEZ JANTZITA etorri! ASTE BERDE ON DENOI!