2020(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Mundu bat putzu eginda

Begira zein artikulu interesgarria topatu dugun Berria egunkarian. Guk ere badugu Ikastola ondoan halako urmaela, ezta? Ezagutzen duzu? 

Irakurri berria argazkian klik eginez: 



2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

2019-2020 ikasturteko buletina

Hemen daukazue 2019-2020 ikasturtean egindako lanaren berri ematen duen buletina. Emaiozu begiradatxo bat! Hori da lan andana egindakoa! Egin klik argazkian buletina irakurtzeko.



2019-2020 ikasturteko udal foroa ordezkatu zuen bideoa


Hemen duzue iazko udal foroa ordezkatu zuen bideoa. 
Donostiako hainbat ikastetxeetako ikasleen proposamenak aurkituko dituzue.. eta baita alkatearen erantzuna ere!




 

2020(e)ko irailaren 15(a), asteartea

15. helburua landuko dugu: LEHORREKO BIZITZA, BASOA

 Lehorreko bizitzari dagokion helburua da aurten landuko duguna. BASOen inguruan arituko gara buru-belarri.




ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

Hemen gaituzue berriz, ingurumenaren lagunak!

Pozik eta baikor ekin diogu ikasturte berriari. 

Aurtengoan, hainbat berrikuntzarekin gatoz. Ikusi al duzue gure logo berria? Izena ere aldatu dugu: ez gara Agenda21... Agenda2030 baizik!

Bestetik, GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK izango ditugu lanerako oinarri. Haiek ezagutu nahi? Begira, azpian duzu irudia:





2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Donostiako Eskolako Agenda 21 DEKALOGOA

Hemen duzue aurtengo klima aldaketari buruzko DEKALOGOA, Donostiako eskolen proposamenekin osatutakoa. Gogoratu, IZAN ARDURATSU!


2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

Gaur, Ekainak 5, ingurumenaren nazioarteko eguna da.



Bi esteka interesgarri jartzen ditugu zuen esku. Batetik, bideo interesgarria duzue hemen. Egin klik eta ikusi!

https://www.youtube.com/watch?v=hENe_R_Xfmw

Bestetik, egun honen berri ematen duen Nazio Batuen blogaren esteka partekatu nahi dugu zuekin. Eman begiradatxo bat!

https://www.worldenvironmentday.global/

ANIMO! Ostiral on denei!

2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

Udal Fororako proposamena Naroak grabatu du.

5A gelako gure ikasle Naroa Fernandezek aurtengo Udal Fororako ikastolako proposamena grabatu du. Eskerrik asko, Naroa!




2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

2020(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Himalaya ikusten da!

30 urteren ondoren, konfinamenduak kutsadura apaldu duenez, Himalaya ikus dezakete inguruan bizi diren herritarrek.


 

2020(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

18-19 Udalari egindako eskaeren erantzunak

ESKERTZA-GUTUNA

Donostiako SEADen Lagunen Elkartetik jaso dugun eskertza-gutuna partekatu nahi dugu zuekin. Bertan adierazten dutenez, Donostialdean 13.100 kilo janari eta 55 kaxa konpresa jaso da. Hauetatik, 3.400 kilo janari eta 15 kaxa konpresa eskoletan bildu da. Gainera, aurten karabana Donostiatik irtengo da, Zurriolatik, otsailaren 29an, 12etan