Asteazkenean, Ekainaren 2an, Busturian izan ginen, Madariaga
Dorretxean. Bertan, Eskola Jasangarria agiria jaso genuen lehendakariaren
eskutik. Horrez gain, IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena ere egin
ziguten. Iraunkortasuneko Eskolen sarearen helburu nagusia beste eskola eta
herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea da. Argazkian, Oier Martinez ikus
dezakegu, IƱigo Urkullu lehendakariaren eta Ana Oregi eta Cristina Uriarte
sailburuen zorionak jasotzen.