Abenduaren 4 eta 5ean, Haur Hezkuntzako ikasleek munduko familia eta jolasak ezagutu genituen. Oso momentu dibertigarriak izan genituen, eta hamaiketako osasuntsua ere jan genuen.
Indartsu eta pozik bukatu genuen astea.
Urriaren 23tik 27ra bitartean, ASTE BERDEA ospatu dugu Ikastolan.KULTUR ANIZTASUNA ardatz harturik, hainbat ekintza, jolas, irteera eta hormirudi egin ditugu.
HH, LH eta DBHko ikasleak hasi gara dagoneko gaiaren nondik norakoak aztertzen, inetresgarria benetan!
Hemen dituzue argazki batzuk!
Joan den asteazkenean, DBHko Amaia Arrieta, Olaia Barriuso, Maider LarraƱaga eta Varun Guillenea Cristina Enean izan ziren, han ospatu baitzen Donostiako eskolen arteko foroa. Bertan, hainbat ikastetxetako ikasleekin partekatu zituzten ikasturtean zehar bioaniztasunarekin lotuta egindako lanak, hartutako konpromisoak eta udalari zuzendutako eskaerak.
Billy Barr-ek dena utzi zuen 1973an, eta AEBen bihotzean dagoen Colorado estatuko Elk mendilerrora ihes egin zuen, Gothic Mountainen abandonatuta zegoen etxola batean bizitzeko.Erabaki hori hartu zuen hirian "geroz eta deprimituago" sentitzen zelako, adierazten du berriki The Atlantic-i emandako elkarrizketa batean. Bertan, mendian erretiratua, elur-maila eta animalien aztarnak erregistratu zituen egunero, bai eta udaberria bazetorrela esan zieten lehenengo txori-kanten datak ere. Guztia bere koadernoan apuntatzen zuen. "Kerosenoaren argipean ezin zen besterik egin". Denborarekin, elurra geroz eta beranduago urtzen joan zen. Zerbait ari zen gertatzen. Baina, "arranopola, ez!", dio Barr-ek. "Garai hartan ez nekiuen zer zen klima-aldaketa". Albistea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN.
Urtero bezala, gure DBH 2. mailako ikasleek ikastolaren kontsumo datuak bildu eta grafikak egin dituzte, datuak guztion eskura jarri eta hausnarketa egin dezagun.