2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

BERRIA: Greta Thunbergen bozgorailutik mintzatu dira munduko gazte indigenak

Erakartzen duen arreta mediatikoa hegoalde globaleko eta komunitate indigenetako gazteengana bideratzeko, Thunberg isilik geratu da COP25en agerraldi batean. Salatu dute krisiaren kalterik handienak jasaten ari direla nahiz eta ia ez isuri berotegi gasik.


 

 Iturria: Berria egunkaria

2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Gipuzkoako aldundiak ehiza baimendu du Ulian

Bertan behera gelditu da Ulian ehizan aritzeko debekua. Hona hemen Irutxuloko hitzak plazaratutako berria: irakurri!

Egin klik irudian berria irakurtzeko.



2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea


Jon Kareaga:
“Modaren industriak Bangladesh ahaldun dezake, baina hura suntsitzen ari da”.



Jon Kareaga zumaiarra 5 eguneko eserialdia burutzen ari da Loiola kaleko Zara dendaren aurrean “kontsumo masiboa jasangaitza eta  bideraezina” dela salatzeko.


Klima eta Krisia

Hona hemen gaur Goizalde Landabasok Berrian idatzitako artikulua. Egin klik irudian:

KLIMA ETA KRISIA



2019(e)ko irailaren 28(a), larunbata

FRIDAYS FOR FUTURE: Etorkizunaren aldeko ostiralak ikastolan ere bai!

Dagoeneko ongi jakingo duzuen moduan, aste honetan Ekintza Klimatikoaren Goi-bilera ospatzen ari dira New Yorken. Horregatik, aste osoan zehar Greta Thunberg ekintzaile suediarra eta berak esandakoak izan ditugu hizpide, guk ere uste baitugu larrialdi egoeran gaudela.

Ehundik gora herrialdek babestu du gazteek deitutako klimaren aldeko greba. Guk ere geure egiten dugu erregai fosilen garaia amai dadin egindako aldarria, eta horregatik, LHko gure ikasleek etorkizunaren aldeko elkarretaratzea egin dute ikastolan. Horretarako, gelan gaia landu ondoren, kartelak eta pankartak egin dituzte eta euren aldarria harmailatara eraman. 

Hona hemen argazkiak:










2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

Entzun Maddalen Arzallusek gaur goizean Faktoria irratsaioan botatako bertsoa, kontzientziak astintzeko egokia, benetan!

Egin klik irudian.



2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Greta Thunbergek hunkitu gaitu berriz!

Oraingoan ere, Greta Thunberg aktibista suediar gazteak eman du zeresanik Nazio Batuen Erakundeak antolatutako klimaren gaineko bileran.

Hemen duzue Gretaren bideo laburra, gaztelaniazko azpitituluekin:



Ikusi berria egunkarian:

https://www.berria.eus/paperekoa/1834/015/001/2019-09-24/2050-urterako-karbono-isuriak-amaitzeko-hitza-eman-dute-66-gobernuk.htm

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

ESKOLA JASANGARRIA ziurtagiria jasotzen

Aste honetan jaso du ikastolak lehendakariaren eskutik Eskola Jasangarria ziurtagiria.

ZORIONAK KOMUNITATE OSOARI!



2019(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

Garbizu Doktorearen bisita!

Atzo Garbizu Doktorearen bisita jaso genuen ikastolan. Berarekin errepasatu genituen hondakinen birziklapena zuzen egiteko gakoak.


2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

Udal Foroa

Berriki, Agenda 21eko ordezkariak udaletxean izan dira ikasturtean zehar hartutako konpromisoak aurkezten. Era berean, udalari hainbat eskaera egin diote: haiek kontuan hartzea espero dugu!


2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

DBHko ikasleak eskolen arteko foroan

DBHko ikasleak eskolen arteko foroan parte hartu dute eta bertan Udalari egindako proposamenak plazaratu dituzte. Hurrengo hitzordua Maiatzaren 15ean izango da, Udal Foroan.






2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 2. zikloa

Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:

DBH 2. zikloa

Konpromisoen atala

Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Urrunera joan gabe, gure ingurua ezagutuz egingo dugu “turismoa”.
- Paper eta kartoi gutxiago kontsumituko dugu, zenbat eta zuhaitz gehiago hobea baita.
- Bota aurretik, gauzak konpontzen saiatuko gara.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:
- Baratzea sortzea eta bertan konpostagailua jartzea.
- Garbiketa kanpainak egitea gure ikastolaren ingurua zaintzeko.
- Ikastolaren ingurua ezagutzeko irteerak bultzatzea.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
- Etxean, Donostian ekoiztutako barazki eta elikagaiak kontsumitzen saiatuko gara.
- Etxean, bertako baserritarren produktuak kontsumitzearen alde egingo dugu.
- Oinez ibiltzen, bizikletak erabiltzen eta garraiobide publikoan bidaiatzen saiatuko gara.


Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3 ziklo bakoitzeko):

1.- Donostiak duen lurzoru urbanizaezina zaintzea, hori baita Donostiak duen gasa xurgatzaile handiena.

2.- Donostiako baserriak diruz lagundu, sortzen diren produktuak saltzeko aukerak emanez.

3.- Donostia ekohiria edo hiri jasangarria izatea nahi dugu: horretarako gure udalak Europako hiri berdeak bisitatu eta ideiak ekartzea nahiko genuke.

ESKOLEN ARTEKO FOROAK DBH 1. zikloa

Bihar, berriz, DBHko eskolen arteko foroa ospatuko da. Hauek dira aurkeztuko diren konpromisoak eta Udalari egingo zaizkion eskaerak:

DBH 1. zikloa


Konpromisoen atala


Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
- Etxeko tresnak erabiltzean efizienteak izaten saiatuko gara: arropa-garbigailuak ongi betetzen, hozkailuan gauza beroak ez sartzen, tenperatura baxuko programak erabiltzen…
- Bateria bete bezain pronto kenduko dugu mugikorraren kargagailua, energia aurrezteko.
- Gure erosketak gertuko dendatan egingo ditugu, ahal bada, autoa geldik utzita: bertan bertakoa erosiko dugu.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:
- Argindarraren kontsumoa murrizteko, mugimenduarekin piztu eta itzaltzen diren argiak jartzea.
- Erosketa berdearen plana osatzea.
- Ikastolan antolatzen diren festa eta ekitaldietan, egon daitezkeen ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak aurreikusi eta ekiditea.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:
- Etxean, ahal denean, arropa kanpoan zabaldu eta lehortzen utziko dugu, lehorgailua ahalik eta gutxien erabiliz.
- Etxean, ez ditugu tresnak stand-by egoeran utziko, guztiz itzaliko ditugu, entxufea ateraz.
- Ahal dugun guztietan, garraio publikoa erabiliko dugu edo bizikletaz joango gara batetik bestera.




Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak (gehienez 3 ziklo bakoitzeko):

1.- Sarera instalazio fotovoltaiko gehiago konektatzea (txostenak 25 zeudela zioen).

2.- Garraiobide publiko elektrikoak bultzatzea, autobus elektriko gehiago ekartzea (Dbus).

3.- Herri Ametsa Ikastolaraino igoko den autobus zerbitzu publikoa martxan jartzea.


ESKOLEN ARTEKO FOROAK LH

Gaur ospatuko da Cristina Enean LHri dagokion Eskolen Arteko Foroa. Hona hemen gure ikasleek hartutako konpromisoak eta Udalari egingo dizkioten eskaerak:


Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:

1.ZIKLOA: Eskola bidea programan sartzea,jendea oinez etortzera animatzea.
2.ZIKLOA: Dutxa laburragoak egin, hortzak eta eskuak garbitzerakoan iturria itxi
3.ZIKLOA: Zabor gutxiago sortzen saiatuko gara eta erosi baino lehen bi aldiz pentsatuko dugu.

Eskolak hartu dituen konpromisoak:

Hondakin proiektuan sartu gara eta orain zabor organikoa ere eramaten dute. Konposta egiten dugu.Elektrizitatea murrizteko sistema berria jarri da ikastolan. Erosketa berdeko apustuaren alde egingo du.

Eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoak:

Guraso-eskolak egin familiak arazo horiez kontzientzia hartzeko.



Udalari zuzenduriko ekarpenak

Hiri mailan aztertu dugun aztarna ekologiko altuak suposatzen duen arazoari aurre egiteko, Udalari proposatzen dizkiogun eskakizunak hauek dira:

1.zikloa: Telebistan iragarkiak jarri, buzoietan propaganda bota.
2.zikloa: Hiriko hoditeria egoera onean mantentzea, iturrietako sistemak itxiera mekanismo azkarragoak izatea.
3.zikloa: Zaborrontziak konpondu zuloak txikiegiak baitira, zaborrotzi gehiago jarri eta gehiagotan hustu.


2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Plastikoa itsasoan...

Hona hemen ikasle batek gurekin partekatutako bideo. Ikaragarria! Beldurgarria!

Klikatu argazkian bideoa ikusteko.


2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

URAREN EGUNEKO BERTSOA



Agenda 21ek Urari jarriak

Martxoak 22
uraren eguna,
Herri Ametsan ere
ondo dakiguna.
Ur tanta handi bat da
sortu  nahi duguna,
denon laguntzarekin
lor dezakeguna.

Gaurkoan bildu gara
jantzita urdinez,
hala gure altxorrari
fin omen eginez.
Denon beharra da ta
diotsugu zinez,
URA DA BIZI ITURRI,
ZAIN DEZAGUN GRINEZ!



2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Alan Walker Perun!


Gure ikasle batek Alan Walkerren bideoa bidali digu. Oraingoan Perun ibili da zakarra biltzen! Eskerrik asko, Eneko, zure ekarpenarengatik!

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Horma-irudi berria!

HIRI DIAGNOSTIKOArekin hastera goazen honetan, hona hemen bigarren hiruhilekoari dagokion horma-irudia. Ea ikastolan ere ikusten duzun! Non jarri ditugu?


2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketan parte hartzeagatik ESKERTZA

Hona hemen Saharako errefuxiatuen alde lan egiten dutenek bidalitako eskertza gutuna: ESKERRIK ASKO ZUEI!

Itsatsita bidaltzen dizuegu gure esker beroenak Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketan parte hartzeagatik.
Datorren urtean, egoeraren aldaketarik ez badago bide berdinetik jarraituko dugu.
Mila mila esker!






2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala