2022(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

HAZIBERRI PROIEKTUA

Donostiako Udalari laguntzen aritu dira 5.mailakoak Cristina Enea fundazioko lagunek antolatutako HAZIBERRI proiektuaren barnean. Hirian zehar egingo diren zuhaitz landaketak egiteko haziak biltzen eta ereiten aritu gara. Udaberrian landaketak egitera itzuliko gara. Zergatik da garrantzitsua bertako zuhaitzen hazietatik ateratako zuhaitzak landatzea? Bertako klimara egokituak daudelako eta gaixotasunen aurrean hobeto erantzuten dutelako. Eskerrik asko Cristina Enea Fundazioa eta Parque eta Lorategi Saila.

2022(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

EGUN BERDEA 2022

Agenda2030ko ordezkariak bihurrikeriak egin ditugu gaurkoan. Ikastolara iristean argindarra moztu dugu. Aukera polita izan da elektrizitaterik gabe egoteak dauzkan eraginak bizitzeko! Ondoren, aspaldiko partez, ikastolako ikasle guztiak futbol zelaian bildu gara hostoekin "HERRI AMETSA ENERGIAREKIN BAT" mezua osatzeko, bikaina izan da! Arratsaldean ekoliderrak lanean jarraitu dugu eta gelaz gera aritu gara aurtengo gaia aurkezten eta hausnartzen. Eskerrik asko erakutsi duzuen energiagatik! HERRIA AMETSAK BADU ENERGIA!

2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

BADATOR EGUN BERDEA!

Kaixo lagunak, 6.mailako ekoliderrak gara eta berriak ditugu zuentzat: Aurten bai! Azken urte nahasien ondoren bueltan da denok batera ospatuko dugun EGUN BERDEA! Egun berezia izango da dudarik gabe, denon artean hausnartuko dugu energiaren inguruan. Adi geletan, ekoliderrak joan gara zuengana egunaren xehetasunen berri ematera.

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

ZER DA POBREZIA ENERGETIKOA?

Gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu etxean tenperatura egokia izateko, nahiz eta ez dakigun zehazki Euskal Herrian zenbat dauden egoera horretan. Ez eta, egia esatera, zein tenperatura den egokiena etxe barrurako ere. Gai interesgarria lantzen du Argiak ondorengo erreportaiean.
Erreportaia irakurtzeko zanpatu HEMEN

INGURUMEN BATZORDEA

Aurten ere ikastolako ingurumen batzordea martxan jarri dugu. Ikasturte hasierako lehen bilera burutu dugu. Ikasle, guraso, irakasle, jangela eta mantenuko langileak, zuzendaria eta talde sustatzailea primeran aritu gara aurtengo urtea antolatzen. Ideia mordoa dugu, adi egon!

MARTXAN GAUDE

Ingurumenarekin ikastolak duen konpromisoari helduz, aurten ere Agenda 2030 programa martxan dugu. Aurten, 7. Garapen Iraunkorreko Helburuaren lanketari ekingo diogu, Energia: bizitzaren motorra izango da jorratuko dugun gaia. Agenda 2030aren barnean ikastolan antolatuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

UDAL FOROA

Ikasturtean zehar Donostiako haur eta gazteek egindako lanetik aterako ondorio eta konpromisoak udaletxean aurkezteko aukera izan dugu.

PLASTIKO NEURGAILUA, ORAIN ZER?

Plstiko neurgailuarekin ikusi genuen, Ikastolan plastiko gehiegi sortzen dugu, zer egin dezakegu aldatzeko? Hemen ideiak! Guztiongatik, jarri martxan!

PLASTIKO NEURGAILUA

Aurtengo gaia jorratzen ari ginela ikastola eta inguruko zelaietan plastiko mordoa zegoela ikusi genuen. Plastikoak aztertu ondoren, gehienak ikastolan sortuak zirela ondorioztatu genuen eta ekoliderren artean kezka piztu zen. Gaia sakonago aztertzeko plana jarri zuten martxan: PLASTIKO NEURGAILUA. lau egunez hamaiketakoetan sortutako plastiko guztia jaso eta neurtzea. Horrela, lau egunetan gelaz-gela hamaiketakoetan sortutako pastikoa jaso genuen portxean eta neurtzeko moduan kokatzen joan ginen. Emaitza nahiko kezkagarriak atera ditugu:
Ez gara konturatzen baina denen artean guzti hau sortzen dugu hamaiketakoekin bakarrik, pentsa, egun osoko azterketa egingo bagenu!

2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZAKO XXIX TOPAKETAK

 


Azken bi urteetako etenaldiaren ondoren "Jasangarritasunerako Hezkuntza XXIX Topaketak" ospatu ziren apirilaren 29an Aranzadi Zientzia Elkartean. Aurten landutako gaia zinez interesgarria izan zen:Jasangarritasunerako Hezkuntza generoaren begiradatik. Ikastolako Agenda 2030eko talde sustatzailea bertan izan zen. Zuetako inork topaketen grabazioa ikusi nahiko balu Agenda 2030eko taldearekin  harremanetan jarri eta gustura emango dizuegu.

2022(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

ORKIDEA BASATIAK DONOSTIAN


 Zenbait orkidea basati espezietako aleak agertu dira Bizkaia eta Gernikako Arbola pasealekuetako lorategietan, eta, ondorioz, gune horietako belarraren mozketa atzeratu egin dute. Ederrak benetan!

Albiste osoa irakurtzeko klikatu HEMEN.




2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

NBEko KLIMA ALDAKETARI BURUZKO TALDEAREN TXOSTENA




 Sarri entzun duguna errepikatzen du IPCC taldearen txostenak: berandu gabiltza eta erabakiak hartzeko unea da, larrialdi klimatikoaren ondorio okerrenei aurre egin ahal izateko. Egungo erritmoan, berotze globala 3,2 gradukoa izango da 2100. urterako, eta gogoratu behar dugu gehienez 1,5 graduko berotzea jarri zutela helburu gobernuek, Parisko Klima Gailurrean.

Albiste osoa irakurtzeko klikatu hemen.


2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

LANDARE ETA INTSEKTU BABESGUNEA SORTZEN

 





Kaixo!

Ekolider txikienak gara. Loratu Herrian ikastola aztertu dugu. Ikastolakoen iritzia jarraituz intsektu eta landareen babesgunea sortu dugu ikastolan. Tximeleten santutegiaren ondoan dago. Mesedez, ez sartu barrura! 

ESKOLARTEKO UDAL FOROA

 




Aurten bai! Pandemia dela eta azken urteetako zailtasunak atzean utzita aurten LHko Ekoliderrek Eskolarteko Udal Foroan parte hartu dugu. Maiatzean, ikasturtean egindako lanari itxiera emateko, Donostiako ikastetxeetako haurrek udaletxeari Donostia hobetzeko proposamenak eta konpromisoak aurkeztuko dizkiete. Hau prestatzeko, ikastetxe ezberdinetako ordezkariekin bildu ginen aste honetan Cristina Enean. Egun emankorra izan zen! 

Telmo, Maider, Iosu, Ibai, Garazi eta Ariadna

2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXIMELETEN SANTUTEGIA PRESTATZEN

 



Loratu Herria proiektuaren barnean eta gure ikastolako bioaniztasuna handitzeko helburuarekin Tximeleten Santutegia  eraikitzen hasi gara. Ikastolako eremuak aztertu ondoren Tximeleten Santutegia eta Intsektuen babesgunea elkarren ondoan jartzea erabaki dugu, Mendi Txiki inguruan. 

Momentu honetan prestaketa lanetan gabiltza, tximeleten gustukoak izango diren aza eta loreak landatzeko lurra prestatzen hasi dira LHko ikasleak.  

2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

LORATU HERRIA, IKASLEEN PROPOSAMENAK

 

Loratu Herria proiektuaren barnean Ekoliderrek ikastolako gainontzeko ikasleen iritzia jakin nahi zuten, gelaz-gela ibili dira eztabaida eta hausnarketa piztuz.  Loratu Herria muralean jaso ditugun erantzunak dituzue hemen. Orain ekoliderrek proposamenak aztertu ondoren hartu beharreko neurriak proposatuko dituzte. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!




LORATU HERRIA- EKOLIDERRAK LAN ETA LAN




Loratu Herria proiektuarekin bat egin dugu, LHko ekoliderrak jo eta su dabiltza, ikusi duzue portxean jarri duten murala?  Informazio mordoa biltzen ari dira, geletan ere ekarpen aberatsak egiten ari diren bitartean. Denon artean ikastolako berdeguneen egoera aztertzen gabiltza hobekuntzak proposatzeko.

-Nolakoak dira ikastolako berdeguneak? Zer egiten dugu bertan?

-Zenbatekoa da gune berdeen azalera ikastola?

-Zein izakii bizidun bizi dira gure zelai eta larreetan? 

-Zer egin dezakegu ikastolako bioaniztasuna zaindu eta handitzeko?

Bejondeizuela!

IKASTOLAKO BIOANIZTASUNA 2

 



Aurreko astean txantxangorria kantuan eta orain okilek egindako zulotxoak topatu dituzte HHkoek, naturzale bikainak ditugu!

Izugarrizko zortea dugu, ikastolako bioaniztasuna oso aberatsa da. Ea gure inguruko okilei argazkia ateratzea lortzen dugun denon artean, txori ederra da benetan.


2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

NOLAKOAK DIRA GURE IKASTOLAKO BERDEGUNEAK?

 

Gure ikastolaz hitz egiten dugunean berehala esaten dugu gure ikastolan berdegune asko ditugula baina....

NOLAKOAK DIRA?

DENAK BERDINAK DIRA?

ZENBAT BIZIDUN BIZIDUN BIZI DIRA BERTAN? 

NOLA ZAINTZEN DITUGU?

Galdera guzti hauen inguruan hausnartzeko LORATU HERRIA ekimena martxan jarri dugu. 

Adi, berri gehiago laster!