Azken bi urteetako etenaldiaren ondoren "Jasangarritasunerako Hezkuntza XXIX Topaketak" ospatu ziren apirilaren 29an Aranzadi Zientzia Elkartean. Aurten landutako gaia zinez interesgarria izan zen:Jasangarritasunerako Hezkuntza generoaren begiradatik. Ikastolako Agenda 2030eko talde sustatzailea bertan izan zen. Zuetako inork topaketen grabazioa ikusi nahiko balu Agenda 2030eko taldearekin harremanetan jarri eta gustura emango dizuegu.