Apirilaren 18 eta 19an, Herri Ametsa Ikastolako Agenda21eko LH eta DBHko ordezkariak Cristina-Enean bildu dira ikasturtean zehar hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaerak aurkezteko. Hona hemen guztiak:
KONPROMISOAK:
1. Kanpotik
datozen umeei euskaraz hitz egiten erakutsiko diegu.
2. Desberdintasuna
aberasgarria da eta beraiengandik ikasten saiatuko gara.
3. Pertsona
guztiak berdin tratatuko ditugu nahiz eta beste kultura batekoak izan.
4. Hiri-ondarearen balioaz ohartzen saiatuko gara, ez soilik eraikuntzen eremuan, baita, esaterako, hiriko paisaia eta parkeei dagokienez ere: elkarbizitza bideratzen dutelako eta nor garen ulertzen laguntzen dutelako.
5. Jarrera baztertzaile eta arrazistak ekidingo ditugu: inguruan daukagun eta desberdina den horrekiko errespetuz eta jakin-minez jokatuko dugu.
6. Ikastola mailan, Harrera Plana berrikusi eta kultura aniztasun zein kulturartekotasun kontzeptuak dokumentuan kontuan hartzen direla bermatu.
UDALARI ESKAERAK:
1. Laguntza gehiago eta baliabide gehiago kanpotarrak euskara ikas dezaten.
2. Espazio bat ireki familia eta kultura desberdinen arteko trukea egin ahal izateko.
3. Bizi-baldintza
hobeagoak edukitzeko, etxebizitzak,diru laguntzak… bermatzea.
4. EHOPB dokumentua, hau da, Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia, aldian-aldian berrikusi, eguneratu eta bertan adierazitakoa errespetatzea.
5. Besteak beste, kultura aniztasun eta kulturartekotasunean lan egiten duten elkarteak babestea: azpiegitura eta baliabideak haien esku jarriz eta haien lanak oihartzuna duela ziurtatuz.