2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXIMELETEN SANTUTEGIA PRESTATZEN

 



Loratu Herria proiektuaren barnean eta gure ikastolako bioaniztasuna handitzeko helburuarekin Tximeleten Santutegia  eraikitzen hasi gara. Ikastolako eremuak aztertu ondoren Tximeleten Santutegia eta Intsektuen babesgunea elkarren ondoan jartzea erabaki dugu, Mendi Txiki inguruan. 

Momentu honetan prestaketa lanetan gabiltza, tximeleten gustukoak izango diren aza eta loreak landatzeko lurra prestatzen hasi dira LHko ikasleak.  

2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

LORATU HERRIA, IKASLEEN PROPOSAMENAK

 

Loratu Herria proiektuaren barnean Ekoliderrek ikastolako gainontzeko ikasleen iritzia jakin nahi zuten, gelaz-gela ibili dira eztabaida eta hausnarketa piztuz.  Loratu Herria muralean jaso ditugun erantzunak dituzue hemen. Orain ekoliderrek proposamenak aztertu ondoren hartu beharreko neurriak proposatuko dituzte. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!




LORATU HERRIA- EKOLIDERRAK LAN ETA LAN




Loratu Herria proiektuarekin bat egin dugu, LHko ekoliderrak jo eta su dabiltza, ikusi duzue portxean jarri duten murala?  Informazio mordoa biltzen ari dira, geletan ere ekarpen aberatsak egiten ari diren bitartean. Denon artean ikastolako berdeguneen egoera aztertzen gabiltza hobekuntzak proposatzeko.

-Nolakoak dira ikastolako berdeguneak? Zer egiten dugu bertan?

-Zenbatekoa da gune berdeen azalera ikastola?

-Zein izakii bizidun bizi dira gure zelai eta larreetan? 

-Zer egin dezakegu ikastolako bioaniztasuna zaindu eta handitzeko?

Bejondeizuela!

IKASTOLAKO BIOANIZTASUNA 2

 



Aurreko astean txantxangorria kantuan eta orain okilek egindako zulotxoak topatu dituzte HHkoek, naturzale bikainak ditugu!

Izugarrizko zortea dugu, ikastolako bioaniztasuna oso aberatsa da. Ea gure inguruko okilei argazkia ateratzea lortzen dugun denon artean, txori ederra da benetan.


2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna