Familia agurgarriak,
Aurten
ere gogotsu ekin diogu Agenda 21 talde sustatzaileko kideok ikasturteari, gure
ikastola eskola jasangarriagoa egin asmoz.
Helburu
hori betetzeko zuen laguntza eta lankidetza ezinbestekoak zaizkigu. Horregatik
eskatu nahi dizuegu geureak ditugun balioak zeuenak ere egin eta seme-alabekin
parteka ditzazuen, hala nola, kontsumoaren murrizketa, berrerabilpena,
birziklatzea, hondakinen kudeaketa egokia, zaborrontzi ezberdinen erabilera
zuzena, eta abar.
Bestetik,
gutun honen jomuga ikasturteko gaiaren berri ematea ere bada: aurten AZTARNA
EKOLOGIKOA landuko dugu, hau da, lurralde bateko populazioak bere kontsumo
beharrak asetzeko behar duen azaleraren zenbatekoaz arituko gara. Labur esanda,
demagun planetan bizi den pertsona bakoitzari 1,8 hektarea lur dagokiola.
Populazioaren zati batek hektarea gehiago kontsumitzen badu, arazoak izango
ditugu, ez baitago nahikoa planeta kontsumo hori asimilatzeko.
Ikasturtean
zehar, beraz, zuen seme-alabak aipatu gaiaren inguruan lanean ikusiko dituzue:
diagnostikoa egingo dute, emaitzak aztertuko dituzte eta ekintza plana jarriko
dute martxan.
Geure
gogoa da egiten duten hura zuen esku jartzea, eta horretarako ez ahaztu
ikastolara bazatozte Agenda 21i dagozkion Txoko Berdeetan kuxkuxean ibili eta
gure bloga bisitatzea.
A21 Talde Sustatzailea
Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Aztarna_ekologiko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina